XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Abendu hilaren 19a: Goizeko otoitza

Ebanjelioko kantika

Ant. Goiz-eguzkia bezala sortuko da munduaren Salbatzailea; eta euriak lurra asetzen duen bezala, hala jaitsiko da Birjinaren sabelera.

Bedeinkatua Jauna (12. orrialdean).

Eskariak

Senideok, otoitz egin diezaiogun gu herioaren menpetik ateratzera datorren Kristori; eta esan diezaiogun bihotzez:

R/. Zatoz, Jesus Jauna.

-Zure etorrera hots egiten ari garen bitartean, Jauna, huskeria guztitik garbi ezazu gure bihotza.

-Zuk egin duzun Elizak, Jauna, goraipa zaitzala herri guztietan.

-Begiak argitzen dituen zure Legeak, Jauna, babes ditzala Zu aitortzen zaituzten guztiak.

-Zure etorrerako poza aurrez ezagutarazten diguzun Horrek: egizu, maitasun bizi batekin har zaitzagula.